XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGASUN ETA FINANTZA SAILA IRAGARPENA, Kontratazio Batzorde Nagusiarena, Euskal Autonomi Elkarteko, Espainiako eta Komunitateko Industrien arteko konparaketa-ikerketa egiteari buruzkoa.

Xedea: Iragarpen honen idazpuruan ematen dena, kontratuaren aurrekontua 2.600.000,- pezetakoa izango dela.

Burutzeko epea: Esleipenaren berri jaso dadin egunetik hasi eta 1989.eko abenduaren 15a izango da azken eguna.

Esleipen prozedura: Lehiaketa Publikoa.

Bulegoak: Administrazio Klausula Partikularren Plegua, Oinarri-Arau Teknikoei buruzko Plegua eta kontratua hobeto ezagutzeko jakitea komeni deneko gainontzeko agiriak, Wellingtongo Dukea Hiribidea, 2 (behe solairua), Gasteizen dagoen Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri.

Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan daude zehaztuta.

Euskal Autonomi Elkarteko Kontratisten Errejistroan inskribatuta egon daitezen lehiatzaileek, juridiko eta zerga arloko agiriak Errejistro horrek emandako ziurtagiriz ordezkatu ahal izango dituzte.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: Administrazio Klausula Partikularren Pleguko eraskinean ematen den ereduaren arabera bete beharko diren ekonomia-eskaintzak, eskutan aurkeztu beharko dira, Wellingtongo Dukea Hiribidea, 2, behe solairua, Gasteizen dagoen Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan, 1989.eko azaroaren 16ko 10 orenak baino lehen.

Presaz izapidetzea: Presaz eragin beharko zaizkio legebideak, kontratazio-organuaren 1989.eko irailaren 13ko erabakian ezartzen denaren arabera.

Gasteiz, 1989.eko urriak 31. Ondare eta Kontratazio Zuzendaria, VICTOR BRAVO DURAN.